BTT ibilbideak

Zikloturismoa maite dutenentzat BTT ibilbideen sorta zabal bat atondu dugu gustu eta maila guztietarako. Irteerak errazago egiteko, doan erabili daitezke zuen eskura ditugun GPS nabigatzaileak. Ibilbideen sare osoa daukate. Era berean, zure smartphonerako aplikazio modura ere eskuragarri dago. Gure inguruak ezin aproposagoak dira kirol hau naturaz inguratuta praktikatzeko.