F.A.Q.

  • Ohiko galderak

    01. Kanpina hondartzatik zenbatera dago?

    Kanpina hondartzatik 250 metrora dago.


    02. Kedritu-txartelaz ordaindu daiteke?

    Ez, ez dugu kreditu-txartelik onartzen. 24 orduz zure zerbitzura dagoen kutxazain automatikoa daukagu.


    03. Debekatuta al dago barbakoak egitea?

    Badago barbakoak egitea, baina soilik ikatz-barbakoa erabiltzen bada eta partzelaren barruan egiten bada. Zabalean sua egitea debekatuta dago.


    04. Hozkailuak alokatu daitezke?

    Bai, kanpinaren harreran alokairu-zerbitzua dago.


    05. Txakurrak onartzen al dira?

    Ez da inolako etxeko animaliarik onartzen bungalow eta mobil-hometan. Kanpin-eremuaren barruan indarrean dagoen araudiaren arabera onartzen dira (gehienez bi txakur partzela bakoitzeko). Jakinarazten dizuegu potentzialki arriskutsuak diren txakurrak(pit bull, rottweiler, dobatxakur argentinarra, bullmastif, staffordshire, doberman, fila brasileiro, tosa japoniarra eta “presa canario”) ez direla onartzen.


    06. Kanpinean igerilekurik al dago?

    Helduentzako bi igerileku dauzkagu. Gainera, igerileku handia klimatizatuta dago behe-denboraldian.


    07. Nagusientzako eta umeentzako animaziorik al dago?

    Bai, umeentzako animazioa dugu Aste Santuan, beste eskola-oporraldi batzuetan eta uztail eta abuztuan. Helduentzako, animazioa dago irekitzen denetik itxi arte, eta gehiago uztail eta abuztuan.


    08. Kanpinean bisitarik onartzen al da?

    Bai, aurretiaz harreran kontsultatuz eta indarrean dagoen tarifa ordainduz.

    Bungalowak

    01. Bungalowek haize egokitua daukate?

    Ez, ez daukate haize egokiturik.


    02. Zein ekipamendu daukate?

    Gure bungalow guztietan ondorengo ekipamendua dago: bi mahai (bat kanpokoa eta beste bat barrukoa), aulkiak, bi hamaka eta oinarrizko sukalde-tresnak (lapikoak, paellak, mahai-tresnak, edalontziak, kafe-makina). Ez dago mikrouhin-laberik (alokatu daitezke), ezta laberik ere.


    03. Oheko arropa ematen da?

    Ez da izararik, toallarik edo sukalde-trapurik ematen. Mantak bai, ordea. Izarak eta toallak alokatzeko aukera dago.


    04. Umeentzako sehaskarik al dago?

    Bai, eskatu erreserba egiten duzunean.


    05. Bungalow-zenbaki zehatz bat erreserbatu daiteke?

    Ez, bungalow-zenbakia erabilgarritasunaren arabera esleituko zaizu.


    06. Zein ordutan utzi behar dut bungalowa?

    Bungalowa libre egon behar da eguerdiko 11:00ak baino lehen.

    Partzela

    01. Zenbat amperetakoa da partzeletako argindar-hartunea?

    10 ampere. Bi kabilako entxufe arruntak dira, schuko motakoak.


    02. Gure bungalowa / mobil-homea partzela batean jarri dezakegu?

    Ez, gure kanpinean ezin da ostatu mota hori jarri.


    03. Zer ordutan egin behar dut alde partzelatik?

    Partzela eguerdiko 12:00ak baino lehen egon behar da libre.


    04. Partzelak denboraldirako alokatzen dituzue?

    Ez.

    Erreserbak

    01. Nola egin dezaket Las Palmeras kanpinerako erreserba?

    Zure erreserba gure web-orrialdearen bidez, telefono bidez, fax bidez, gutun bidez edo kanpinaren harreran bertan egin dezakezu.


    02. Noiztik aurrera egin dezaket hurrengo denboraldirako erreserba?

    Azaroaren 1etik aurrera.


    03. Zer gertatzen da nire erreserba bertan behera uzten badut?

    Erreserba bertan behera uzteagatik ordaindutako diru-kopuruaren %30 galtzen da. Heldu aurretiko 30 egunetan egiten bada, ordea, diruaren %100 galduko da.

  • Laguntza gehiago behar duzu?

    Jarri gurekin harremanetan


    Telefonoa: +34 972 520 506

    WhatsApp: +34 666 666 666

    Skype: xxx xxx

    Fax: +34 972 550 285

    info@campinglaspalmeras.com